send link to app

Munduko Kopa


4.2 ( 9152 ratings )
Games Sport
Developer: Gestionet
Gratis

Munduko kopa mundu mailako futbol txapelketa bat jokatzean datzan sistema gamifikatu bat da. Euskara bultzatzeko eta sustatzeko helburua du eta, horregatik, euskara hutsean sortutako jolasa izango da.

Txapelketan aurrera egin ahal izateko, futbol partidak irabazi behar dira, horretarako beharezkoak diren golak sartuz. Horretarako, txandaka, aplikazioaren kontra arituz, gure jokalariak mugitu behar ditugu eta baloia beste taldearen atera bideratu behar dugu. Mugitu nahi dugun jokalariaren gainean klik eginda jaurtiketaren norabidea eta indarra erabaki behar ditugu.

Partida bat bukatu eta gero, futbolarekin zerikusia duen azalpen fitxa bat ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu. Bertan, futbol jokalari, txapelketa edota partidekin zerikusia duten bitxikeriak azalduko dira.

Futbol taldeetan eta agertuko diren bitxikerietan gizonezko eta emazkumezkoan berdintasuna ziurtatuko da.